viernes, 16 de abril de 2010

Negutegi-efektua

Negutegi kontzeptua oso arrunta da gure gizartean. Nekazariek asko erabiltzen duten sistema da eta horri esker garai batean neguko barazki zirenak udan ere aurki ditzakegu, eta alderantziz ere bai. Negutegia eraikitzea ez da batere zaila; horretarako lur-sail bat eguzki-izpiak igarotzen uzten dien plastiko garden batez estaltzea besterik ez da egin behar. Eguzkitiko izpiek plastikoa zeharkatu ondoren, estalitako lurra berotu egiten dute, baina lurrak isladatutako beroak ezin izaten du lur-sail estalia igaro eta, beraz, plastikoz estalitako eremua kanpokoa baino beroago egoten da.

NEGUTEGI EFEKTUA Berotegi-efektua



Calentamiento global ANIMACION GASES DE INVERNADERO


jueves, 15 de abril de 2010

Biosferaren funtzionamendua »» Ekosistema

Ekosistema lehortarrak
Lehorreko ekosistemetan, biometan, ingurunea lurra da. Lurrean, landareen eta klimaren arabera, lehorreko ekosistema ezberdinak daude.
Ekosistemaren eboluzioa

Ekosistema izaki bizidun handi bat bezalakoa da, denboran zehar aldatzen doana. Ekosistemak jasaten dituen eraldaketak epe labur eta luzerakoak izan daitezke.
Biomak
Biomak landare eta animalien komunitate biotiko homogeneoak dira, baldintza klimatiko bereko eremuetan eratzen direnak. Baldintza klimatiko jakin batzuekin lotura estua duen landaredia dominatzailearengatik bereizten dira, batez ere. Baldintza klimatiko ezberdinak izateak historia natural oso ezberdinak egotea ahalbidetzen du.
Normalean 9 bioma bereizten dira.