jueves, 1 de octubre de 2009

Europa politikoa lantzen

Europa politikoa mapa jolasteko.

Grezia:
Kultura grekoa da Mendebaldeko
zibilizazioaren oinarria, arlo ugaritan: hirien
antolamendua, gizarte antolamendua,
demokrazia eta gobernu motak.
Erroma:
Erromako kultura ere arlo askotan
agertzen da gaurko Europan: artean, eraikinetan, zuzenbidean,
hizkuntzan (latina), hirietan eta abarretan.
Kristautasuna:
Balioak, bizimoduak eta Jainko salbatzaile baten ideia eman zituen.
Erdi Aroa:
Gizartea erresumatan banatu
zen, ezaugarri geografikoen eta biztanleriaren
ezaugarrien arabera.
Aro Modernoa:
Amerika aurkitu eta kultura berrietarako atea zabaldu zen. Greziako eta Erromako balio klasikoetara itzuli zen.

Gaur Egungo Aroa:
Frantziako Iraultzak gizabanakoen eskubideen nagusitasuna eta demokrazia berreskuratu zituen. Industria iraultzak aberastasun ekonomikoa sortu zuen. Denboraldi batez gerraz gerra ibili ondoren, bakea iritsi zen Europara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario