viernes, 16 de abril de 2010

Kutsadura, gaitz modernoa

Ibaia eta haren inguruan dauden materia eta bizidunak sortu, garatu eta desagertu egiten dira, batzuk besteen elikagai bihurtuz. Ziklo hori, kanpoko eraginik baldin badago, hautsi egin daiteke. Ibai baten ibilbidea bideratzeak edo kanalizatzeak, desoreka sortzen du ingurunean.
“Kutsadura” kontzeptua argitzeko, gizakia kontuan hartu behar dugu. Munduan arazo berri eta larria bihurtu da kutsadura, eta, gizateriak bizirik iraun ahal izateko, egun dagoen arazo larrienetako bat da. Hauek dira jasaten ditugun zenbait kutsadura mota.
Duela hamarraldi batzuk garapen ekonomikoak naturan arazo larria suposatzeko moduko eragina edukiko zuenik pentsaezina zen. Hasieran, eragin negatiboak industrigune eta hirietara heltzen zen bakarrik. Baina XX. mendearen bukaeran, gizon-emakumeen ekintzen eragina Lur osoko airera, uretara eta lurzorura iritsi da.

Kontaminazioa
ahal den neurrian murriztu egin behar da, gizon-emakumeen osasunean, izaki bizidunetan eta gure ingurunean kalte garrantzitsuak sortzen dituelako.

Egunero euri azidoa, ozono-geruzaren zuloa, baso-soiltzea, marea beltzak edota gure ibai eta kosten kutsadurari buruz hainbat gauza entzuten dugu. Horiek dira kezkatzen gaituzten ingurumen-arazoak. Horiek ezagutu eta konponbide bat lortzeko zer egin dezakegun jakin behar dugu.
Kutsadura zer den zehatz-mehatz mugatzea ez da gauza samurra. Aurretik izan ohi dugun kontzeptua oinarri harturik, fisikoki beha genezakeen egoerarekin erlazionatu ohi dugu kutsadura gehienentsuenok; kirats-usain sarkorra aditu edota begien aurrean nabarmen zabor edo ur ilun zikinduak ikusiz gero esan ohi dugu ibaia kutsaturik dagoela. Baina itxuraz garbiak diren ur gardenetan ez al da kutsadurarik? Ur ilun eta usaintsu guztiak kutsatuak al daude? Zer da eta zer ez da kutsadura? Atal hauek aztertzea komeni zaigu inongo ibaiaren urak sailkatzeari ekin aurretik..
Airearen kutsadura
Airearen kutsadura eguratsaren berezko ezaugarrien eraldaketa da, gai kimikoek, gai biologikoek edo partikula esekiek sortua.

Orokorrean, energia-iturri diren ikatzaren eta petrolioaren errekuntzatik sortzen dira, batik bat, airea kutsatzen duten gasak. Erregai horiek kopuru handian erabiltzearen ondorioa da, beraz, airearen kutsadurarako bide nagusia.

Ikatzaren eta petrolioaren errekuntzan gas kaltegarriak eta partikula solido asko sortu eta askatzen dira atmosferan, eta hondakin kaltegarri horiek hautsa eta kea sortzen dituzte.

Kutsatutako airean dauden eta bizidunok arnasten ditugun aireko substantzia kutsagarrien artean, sufre dioxidoa, eta autoek eta motorrek sortutako ihes gasak, eta gasolinak daraman beruna daude.

Beste ondorio batzuen artean, kutsadura atmosferikoak berotegi efektua, ozono geruzaren suntsiketa eta euri azidoa sortzen ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario