viernes, 16 de abril de 2010

Negutegi-efektua

Negutegi kontzeptua oso arrunta da gure gizartean. Nekazariek asko erabiltzen duten sistema da eta horri esker garai batean neguko barazki zirenak udan ere aurki ditzakegu, eta alderantziz ere bai. Negutegia eraikitzea ez da batere zaila; horretarako lur-sail bat eguzki-izpiak igarotzen uzten dien plastiko garden batez estaltzea besterik ez da egin behar. Eguzkitiko izpiek plastikoa zeharkatu ondoren, estalitako lurra berotu egiten dute, baina lurrak isladatutako beroak ezin izaten du lur-sail estalia igaro eta, beraz, plastikoz estalitako eremua kanpokoa baino beroago egoten da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario